Dick Turpin

Dick Turpin

Bizitza
JaiotzaHempstead (en) Itzuli1705eko irailaren 21a (juliotar egutegia)
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaKnavesmire (en) Itzuli1739ko apirilaren 7a (juliotar egutegia) (33 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Jarduerak
Jarduerakrobber (en) Itzuli eta bidelapurra

Find a Grave: 9917 Edit the value on Wikidata

Richard "Dick" Turpin (1706ko irailaren 21a, Hempstead, Essex1739ko apirilaren 7a, Knavesmire, York) XVIII. mendeko ingeles bidelapur bat izan zen. Lanbidez nekazaria eta ostalaria izan zelarik.

Behin Turpinek harakin lanbidea ikasi ondoren 1728an Elizabeth Millington neskarekin ezkondu zen. Halere, bizimodu arrunta eraman ordez legez kanpoko jardueretan aritu zen, bere harakindegirako ganadua ohostuz. Atzeman zutenean ihez egitea lortu eta bidelapur bilakatu zen. Denboraldi batez Errping basoan jardun ohi zuen talde ospetsuko kide izan zen, baina gerora kide bakar batez lagundurik bidaiari gurdiak lapurtzen hasi eta lasterrera kondairazko pertsonaia bihurtu zen. Zenbatu ezinezko lapurretak eta zenbait hilketa ere burutu zituen.

Ondoren ekintza eremua Lincolnshire eta Yorkshire konderrietara hedatu zuen, hauuetan zaldi eta ganadu lapurretan aritu zelarik. Hala eta guztiz, justiziak harrapatu, York hirian zaldi lapurretarengatik epaitua izan eta heriotz zigorrera kondenatua izan zen. 1739ko apirilaren 7an York hirian urkatua izan zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy